COVID ziurtagiria beharrezkoa

2021-12-13

Abenduaren 15etik aurrera, abenduaren 14ko 47/2021 Dekretuaren arabera, Europar Batasuneko COVID ziurtagiri Digitala (QR) eskatuko zaio 12 urtetik gorako edozein ikusleri Euskal Autonomia Erkidegoko kirol instalazio eta gimnasioetan sartzeko. Agiri hori NANarekin edo AIZarekin batera aurkeztu beharko da sarreran.